XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ai! nik predikatu ahal izan banu orain Elizak erakusten duen dotrina esperantzagarria salbazioari buruz!.

- Bestelako kontsolamendua emanen nien ene eliztiar gaixoei eta Geroren irakurleei!.

- Orain beldur naiz ene irakurleek lerro horietan on baino kalte gehiago ez ote duten bilduko!.

- Nik ezin dizut beste erantzunik eman eta are gutxiago Elizarentzat kaltegarri gerta daitekenean, zeren-eta beronen zerbitzari leial eta sutsu izan bainintzen bizitza guztian.

- Erromako Eliza Katolikoak baditu bere Doktoreak eta haiek erantzunen dizute nik baino hobeki.

GALDERA.- Eta buka dezagun, Petri Dagerre eta Azpilkueta, Pedro de Axular izenez munduan ezagutua.

- Nortzu izan ziren zure maisu haundiak, zure eta gure GERO paregabea izkiriatzerakoan?

ERANTZUNA.- Bai autore zaharrak eta bai berriak izan nituen maisu, hala nola Aristotel, Seneka, San Agustin, Santo Tomas, San Basilio, San Anbrosio, San Krisostomo, Franzisko Zumel, Domingo de Soto, Ribadeneira, Martin de Azpilkueta, Doctor Navarro izenez ezagutua, eta batez ere Fray Luis de Granada.